XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egin aala guztiak egin nintuen, diru eskean, gure lurralde aek leengo erara itzultzeko asmoak eraginda, orixe bait zan gure aitarentzat sendagai bakarra.

Bestela eziñak eragin zidan lapurreta ura egitera.

Lapurtutako diruarekin geuronganatu genuen gure jauregia eta lurrak lantzeko bear genituen langilleak bildu.

Sendatu zan nere aita.

Iñoiz etzuen iakin, ordea, nondikakoa zan diru ura.

Nere aita iltzearekin batera, etxea eta lurrak saldu eta dirutza ura itzultzeko asmoa nuen eta... orra, orain.

- Nik erosiko ditut jauregi ori eta lurrak, Eugene.

Gu biorena izango da, onela, beti, eta....

Dye`ren ezpaiñak ebaki zuten neskatxaren mintzoa, indar guziz musu emanaz.

Askatu da korapillo au - esan zuenBasakatuak.

Oian-zainak amaitu du bere eginkizuna, eta bere izen ona babestu.

- Zer esan nai duzu? - galdetu zion Dye`k.

- Amaitu dala, alegia, - nere eginkizuna, zuena asi dan garai berean.

Ezkon zaitezte, leenbaitleen.

An izango nauzue zuen eztaietan eta bai zuen leenengo ezur berrien bataioan ere.

Ni izango naiz bere aita-ponteko eta nere izenez ezagutuko dute lurralde auetan, Jul ertzaiña bezain bulartsua izango dalarik.

BEGIRIZTAIN`dar Iñaki`k moldatua.